|
Gazta eta ardoaren arteko elkartzea |
|
|
|
|
Ordiziako D´elikatuz Elikadura eta Gastronomia Zentroak, Ordiziako Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin elkarlanean IDIAZABAL J.I. GAZTA eta Ardoaren arteko Elkartzea antolatu du. Irailaren 9an izango da, 3tik 12ra ospatuko diren Euskal Jaien programaren barruan. Jarduera doakoa da eta aurrez izena ematea ezinbestekoa da.
Produktu baten kalitatea ezin uler daiteke bere kontrol sentsorialari protagonismo berezia eman gabe. IDIAZABAL GAZTAREN definizio sentsoriala 8 parametroren baitan ulertzen da: itxura; azala; orearen kolorea; gazta begiak; usaina; egitura, zaporea eta arra-gustua. Hauek ezagutu eta desberdintzeak produktu natural zein pertsonal honen ezaugarri sentsorialak preziatzera eramango gaitu.
Jarduera bi produktu hauen elkartzean datza. Idiazabal Gaztaren Jatorrizko Izendapenetik Joserra Aguiriano izango da, Idiazabal Gaztaren Jatorri Izendapeneko Dastatze Batzorde Ofizialeko dastatzailea. Laburki Idiazabal Gazta zer den azalduko du, nola egiten den, ezaugarririk berezienak eta bere identifikazioa. Ondoren Idiazabal Gazta bat nola dastatzen den ikasiko da, bere 8 parametro sentsorialak kontutan izanez. Bertaratzen direnak, gaztaren dastaketan aktiboki parte hartzeko aukera izango dute, Idiazabal JIko 3 gazta dastatuz, lehenengoa hilabete gehiagoz ontzen egondakoa, bestea ontze prozesu laburragokoa eta bestea ketutakoa, guztiak dastatzaileen laguntzaz Inurrieta Upeltegiko ardoekin elkartuz. Gainera Gazta Zaharra dastatzeko aukera ere izango da.
Tokia: D´ELIKATUZ ZENTROA (Santa Maria 24, Ordizia) Eguna eta ordua: Irailak 9, osteguna, 19:00tan. Telefonoa: 943882290 e-mail:
Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
www.delikatuz.com |
|
|
Euskal Jaiak 2010 · EGITARAUA · |
|
|
|
Irailaren 4an, larunbata
11:00 – 13:30 eta 16:00 – 19:00 Egun osoan haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan. 19:00 Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik. 20:00 Plaza Nagusian, "Kantagintzaren uhin berria - 2010" ikuskizuna. Gipuzkoako kantu txapelketan aurkeztutako abesti berriak eta saritutako kantariak. Antolatzailea: Euskal Kantuzaleen Elkartea
Irailaren 5ean, igandea :: jubilatuen eguna ::
09:00 Goiz eresia Trikitilarien eskutik. 12:00 Meza Nagusia. 14:15 Jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan. Segidan Dantzaldia orkestra batek alaituta.
Irailaren 7an, asteartea
17:30 Plaza Nagusian, "Elkarte artean Bertako Produktuekin egindako XX. Sukaldaritza Lehiaketa" eta "Goierriko odolki onenaren XVI. dastaketa-lehiaketa". 18:30 Plaza Nagusian Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.
|
 PDF formatuan ikusteko |
Irailaren 8an, asteazkena
09:00 Goiz eresia Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik. 10:00 Gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak) 12:00 Jose Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa. 12:30 Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak. 13:00 Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa. 17:30 Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak: 1.Partida: Saralegi – Peñagarikano / Arretxe - Zearra 2.Partida: Berasaluze VIII - Apraiz / Bengoetxea VI - Begino 19:30 Jose Migel Barandiaran plazan, "Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009. Aizkolariak: Jose Mari Olasagasti eta Angel Arrospide. Harrijasotzaileak: Iñaki eta Inaxio Perurena.
Irailaren 9an, osteguna
19:00 D'Elikatuz zentroan "Idiazabal J.I. Gaztaren dastatze gidatua eta ardoarekin elkartzea". Antolatzaileak: D´elikatuz eta Idiazabal Gaztaren kofradia.
Irailaren 10ean, ostirala
19:00 Barrena Kultur Etxean, Alberto Letamendi artistaren pintura erakusketaren inaugurazioa. (Erakusketa irailaren 13tik 30era egongo da zabalik) 22:00 Plaza Nagusian, Gero Axular dantza taldearen "Talaia" ikuskizuna. Babeslea: Kutxa
Irailaren 11an, larunbata
11:00 – 13:30 eta 16:00 – 19:30 Egun osoan haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan 11:15 Altamirako estadioan Juan Iztuetaren omenezko beteranoen arteko futbol partida: Real Sociedad – Goierriko konbinatua 18:30 Euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik. 18:30 Plaza Nagusian, "Sagardo-festa", sagardo dastaketa. 22:15 D'Elikatuz-en, Xabier Amurizaren "Bertso berriak eta kopla zaharrak" ikuskizuna
Irailaren 12an, igandea
12:00 Barrena kultur Etxean, LAZKAO-TXIKI XIX. Bertsopaper Lehiaketaren sari-banaketa.
Oharrak: Hilaren 8an, asteazkenean, ordiziarrei baserritar jantziz kalera ateratzeko deia egiten diegu. LAGUNTZAILEAK- COLABORADORES Argi Berri Elkartea Larrun Arri Elkartea Jai Alai Elkartea Ordiziako Idiazabal Gazta Kofradia Goierriko Bertsolari Eskola D'Elikatuz Elikadura eta Gastronomia zentroa |
|
|
|
|