PRENTSA DOSIERRA PDF fitxategia Inprimatu E-posta

AURKIBIDEA


ORDIZIAKO EUSKAL JAIAK 2009

 

1.- EUSKAL JAIETAKO APARTEKO FERIA ORDIZIA 2, 3

2.- URREZKO KUTXA GARAIKURRA 4

3.- ARTZAINEK LATXA ARDI-ESNEZ EGINDAKO XXXVI. GAZTA-LEHIKETA 5, 6

4.- IDIAZABAL JATORRIZKO DEITURAN GAZTA 7, 8

5.- EUSKAL JAIETAKO APARTEKO FERIAREN HISTORIA 9, 10, 11, 12

6.- ORDIZIAKO GAZTA TXAPELKETAREN 1984TIK AURRERA IRABAZLE IZAN DIREN ARTZAINAK 13

7.- EUSKAL JAIETAKO EGITARAUA 14, 15

 



EUSKAL JAIETAKO APARTEKO FERIA


2009ko irailaren 9a

Ostiral honetan, irailaren 4an, hasi eta hurrengo igandera arte, hilaren 13a arte, izango dira aurtengo Euskal Jaiak Ordizian. Aurreko urteetan bezala, egitaraua oparoa izango da. Besteak beste, datorren asteazkenean, irailak 9, egingo den aparteko azoka eta latxa ardiaren esnez egindako gazta-lehiaketa azpimarratu behar ditugu.


Oraingo honetan ere, Ordiziako ferian giro aparta izango dugu, eta goiz osoan zehar era guztietako lehiaketak, erakusketak eta enkanteak ikusi ahal izango ditu bisitariak.

Azken 10 urtetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari emango zaio URREZKO KUTXA GARAIKURRA.

Ez dira faltako gainerako lehiaketak ere irailaren bigarren asteazkeneko azokan: Fruitu eta Barazki-lehiaketa, Gipuzkoako Arraza pirenaikoko behi-hazienda lehiaketa eta Plaza Nagusian astero saltokia jartzen duten baserritarren Aipamen Berezia. Aldi berean, hainbat erakusketa izango da: Perretxikoak, Euskal Oiloa, Makinan eta arraza pirenaikoko bigantxa aterako da enkantean.

Aurtengo berrikuntzen artean, sortu berri den www.ordiziakoeuskaljaiak.com web gunea dugu.

 



ARTZAINEK LATXA ARDI - ESNEZ EGINDAKO XXXVI. GAZTA-LEHIAKETA

Lehiaketa herrikoi hori Beti – Alai pilotalekuan izango da. Goizeko 8:00etatik 10:00etara artzainek lehiaketara aurkeztu beharreko gaztak azalduko dira. Aurten hogeita hamaseigarren urtea beteko du. Lehiaketa, berez, goizeko 10:30etan hasiko da eta, Juan Mari Arzak lehendakari dela, hainbat sukaldarik, gastronomia-adituk eta kazetarik osatuko du epaimahaia.

2009 urtetik aurrera lehiaketako emaitzetan nahasketarik gerta ez dadin KALITATEA Fundazioak edizio honetako antolakuntza protokoloa aztertu eta onartu du.

Arratsaldeko 13:30ak aldera jakingo dugu artzain irabazleak nor diren eta, ondoren, saritutako gazten enkantea egingo da.

Beti-Alairen ondoko pilotaleku txikian, 1998. urteaz geroztik gazta-lehiaketan irabazle izan diren artzainen gaztak jarriko dira salgai.

 


 

FRUITU, BARAZKI-LEHIAKETA ETA PERRETXIKO ERAKUSKETA


Jose Migel Barandiaran Plazan ere izango da zer ikusi franko, bertan egingo baita fruitu eta barazki-lehiaketa eta perretxiko-erakusketa.

Sariak Barandiaran Plazan bertan banatuko dira, bai eta baserritarren postuen aipamen berezia ere, irailaren 9an, eguerdiko 12etan.



GIPUZKOAKO ARRAZ
A PIRINAIKOKO BEHI-HAZIENDA LEHIAKETA


Gipuzkoako piriniar arrazako behien edo behi gorrien lehiaketa Garagartza Plazan izango da. Herrialdeko abeltzainek bertoko piriniar arrazako ganadua jarriko dute erakusgai. Lehiaketaz kanpo, abelburu idiskoen erakusketa ere izango da.

Aurten ere ganadu-lehiaketa herrialde mailakoa izango da, eta soilik piriniar arrazako ganaduarena egingo da.

Honekin batera, piriniar arrazako txahal urrixen enkantea egingo da. Enkantean salduko diren txahalek Ordiziako Udalaren diru-laguntza izango dute.

Sariak 13:00etan banatuko dira Garagartza Plazan, bai eta euskal oiloen lehiaketako sariak ere.

 


 

PLAZA NAGUSIKO BASERRITARREN SALTOKI-AIPAMEN BEREZIA

EUSKAL OILOEN ERAKUSKETA. FERNANDO OROZCOREN OROIMENEZKO SARIA

 

Ordiziako Plaza Nagusian asteazkenero parte hartzen duten baserritarrei Aipamen Berezia egingo zaie. Ordiziako feriara leial etortzen diren baserritarren esfortzuari eman nahi zaio balio Aipamen horrekin.

Iturtxo kalean (Garagartza Plazaren ondoan) Oiloen lehiaketa-erakusketa / Fernando Orozcoren Oroimenezko VI. Sarian honako arrazak aurkeztuko dira: marraduna, gorria, beltza, zilarra eta lepasoila.

 

FERIA BEREZIKO BESTE SALTOKO BATZUK


ARBOLEDAN, Beti Alai frontoiaren parean, Idiazabal Jatorrizko Izendapena duten gaztak izango dira salgai, eta, gainera, Arabako Errioxako zenbait ardo-egileren postuak ere ipiniko dira. Urdaneta eta Santa Maria kaleetan, berriz, eskuz egindako nekazaritzako elikagaien salmenta-postuak ezarriko dira; hala nola, ogia, taloak, eztia, euskal pastela, gozokiak... Artisautzari dagokionez, zeramika, itsasontzien maketak, artilea, larrua, egurra eta abarren salmenta-postuak egongo dira. Goen eta Nikolas Lekuona plazetan. Ordizia kalean, berriz, nekazaritza makinen erakusketa.

 

(Honekin batera duzue Euskal Jaietako egitarau osoa).

----------------------------------------------------------------------------------------------------------

INFORMAZIO GEHIAGO NAHI IZANEZ GERO: Maria Morales 651 705 323

 



URREZKO KUTXA GARAIKURRA-2009

 

Beste behin ere Urrezko Kutxa Garaikurra banatuko zaio azken 10 urteetan lehen postua hiru aldiz lortu duenari.

Saria banatu eta hurrengo urtetik aurrera, denbora tartea berriro zenbatzen hasiko gara sari berri bat banatu ahal izateko.

 

ORDIZIAKO GAZTA LEHIAKETAKO AZKENEKO HAMAR IRABAZLEEN ZERRENDA

 

1999 Arantza Segurola Oiarzabal (Legazpi)

2000 Mª Carmen Perez de Albeniz (Munain)

2001 Jose Ignacio Gonzalez de Heredia (Larrea)

2002 Mª Angeles Iñurrategi Arocena (Zerain)

2003 Pascual Lopez de Uralde Ruiz de Azua (Larrea)

2004 Angel errazti Oñederra (Azpeitia)

2005 Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar)

2006 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)

2007 Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar)

2008 Rikardo Remiro (Eulate)

 

Sari hau duela hogei urte sortu zen, baina oraindik ez da banatu inork ez baitu lehen saria hiru aldiz lortu.

 



ARTZAINEK, LATXA ARDIAREN ESNEZ, ESKUZ EGINDAKO XXXVI. GAZTA-LEHIAKETA


Ordiziako Udalak, latxa ardiaren gazta-lehiaketa antolatu du aurten ere, Idiazabal Gaztaren Kofradiarekin eta Idiazabal Jatorrizko Izendapenarekin elkarlanean. Datorren asteazkenean izango da, irailaren 9an, alegia. Goizeko 10:30etan hasiko da lehiaketa, Ordiziako Beti-Alai pilotalekuan.

 

EPAIMAHAIA


Epaimahaia, besteak beste, gastronomia arloko jende ezagunarekin, kritikariekin eta Idiazabal gaztaren inguruko kontuetan adituak direnekin osatuko da. Mahai bakoitzean izango da sukaldari bat, kazetari bat eta Idiazabal Gaztetan aditua den teknikari bat.

EPAIMAHAIAREN OSAKETA

SUKALDARIAK

TEKNIKOAK

KOMUNIKABIDEAK

LUIS ANGEL PLAGARO

JESUS SALMERON

CARLOS MARIBONA

PEDRO SUBIJANA

PATXI P. ELORTONDO

MIKEL CORCUERA

HILARIO ARBELAITZ

JESUS OLEAGA

CRISTINO ALVAREZ

MARTIN BERASATEGI

MARTA ALBISU

PEIO GARCIA AMIANO

ANDONI LUIS ADURIZ

JOSÉ AGUIRIANO

JOSE CARLOS CAPEL

JOSÉ JUAN CASTILLO

LUIS VERÁSTEGI

MIKEL ZEBERIO

FERNANDO CANALES

JUANJO MARTINEZ

MITXEL EZKIAGA

ATXEN JIMÉNEZ

DAVID DE JORGE

JOSE MARI AIZEAGA
ENRIC CANUT


2009 urtetik aurrera lehiaketako emaitzetan nahasketarik gerta ez dadin KALITATEAk edizio honetako antolakuntza protokoloa aztertu eta onartu du. (Latxa ardiaren esnez egindako XXXVI Gazta-Lehiaketaren oinarriak dossier honetan erantsi ditugu).


SARI APARTAK

Gazta-lehiaketak lortu duen maila ikusita eta eskuz egindako Idiazabal gaztari dagokionez protagonista nagusiak artzainak direla aitortuz, hauek dira banatuko diren dirusariak:


LEHEN SARIA: 1.700 euro. (282.000 pta.)

BIGARREN SARIA: 825 euro. (136.950 pta.)

HIRUGARREN SARIA: 475 euro. (78.850 pta.)

 


 

ENKANTEA

Enkantea da, ezbairik gabe, unerik ikusgarrienetako bat. Ohi bezala, lehiaketan lehenbiziko hiru tokiak eskuratu dituzten gaztak jarriko dira enkantean.

GAZTA-ENKANTEAREN BILAKAERA

URTEA

DIRU-KOPURUA

EROSLEA

1980

12.000

JUAN Mª ARZAK, “ARZAK”

1981

15.000

JOSE JUAN CASTILLO “NICOLASA”

1982

28.000

ERRASTI “GURIA”

1983

42.000

PEDRO SUBIJANA “AKELARRE”

1984

65.000

EVARISTO GARCIA

1985

110.000

ZACARIAS PUENTE

1986

115.000

SEBASTIAN AZPIRI

1987

135.000

“BILORE”

1988

190.000

“QUESOS ALDANONDO”

1989

210.000

“BARTOLO” JATETXEA

1990

260.000

“EGOSARI” JATETXEA

1991

360.000

“EGOSARI” JATETXEA

1992

385.000

“PATXI” JATETXEA

1993

390.000

“SUPER AMARA”

1994

450.000

“SUPER AMARA”

1995

500.000

“ELUTXETA” SAGARDOTEGIA

1996

550.000

“LA BARANDILLA” supermerkatua

1997

570.000

PRYCA OLABERRIA (Varela jn.)

1998

580.000

PRYCA OLABARRIA (Varela jn.)

1999

600.000

“SUPER MATÍA” supermerkatua

2000

550.000

“LARZABAL” JATETXEA DONOSTIA

2001

610.000

“RAVELL” JATETXEA

2002

4.100 euro

ANGEL URANGA (PINTOREA)

2003

5.100 euro

“POTTOKA” ETA “MARTINEZ”

2004

12.100 euro

“PATXI ERRETEGIA” (LIERNIA)

2005

6.000 euro

CASTILLO HOTELA (OLABERRIA)

2006

6.200 euro

“EL CASERON” JATEXEA – ARMENTIA (ARABA)

2007

6.400 euro

JOAKIN ARRATIBEL “DIVINUS CATERING”

2008

6.700 euro

CASA EZEIZA (TOLOSA)


IDIAZABAL GAZTAREN JATORRI IZENDAPENA.

 

2009ko kanpainako emaitzak

EKOIZPENARI BURUZKO HAINBAT DATU ESTATISTIKO

Gaur egun, 118 gaztandegi daude Idiazabal Jatorri Izendapenean. Azken urteotan gehitu egin dira gaztandegiak, ondorengo taulan ikusten denez:

1995

31

1996

41

1997

52

1998

64

1999

72

2000

77

2001

83

2002

91

2003

100

2004

102

2005

103

2006

103

2007

107

2008

111

2009

118


Gaztandegiak hiru kategoriatan daude sailkatuta, ekoizpenaren arabera:

- A Taldea: esnea erosten duten eta 100 tonatik gora Idiazabal gazta ekoizten duten gaztandegiak.

- B Taldea: esnea erosten duten eta 100 tonatik behera Idiazabal gazta ekoizten duten gaztandegiak.

- C Taldea: beren ustiapenetik lortutako esnez egindako gaztak dituzten gaztandegiak.

Azken urteko 118 gaztandegien artetik, A taldekoak dira 3, B taldekoak 17 eta C taldekoak 97.

Probintziei dagokienez, hala daude sailkatuta gaztandegiak: 15 gaztandegi Bizkaian; 51 Gipuzkoan; 27 Araban; eta 25 Nafarroan.

Izendapenaren barruan ekoizten diren gazta-kiloei dagokionez, honakoa izan da bilakaera:

1995

737.214

1996

806.141

1997

846.000

1998

922.000

1999

966.578

2000

1.031.484

2001

1.094.986

2002

1.135.556

2003

1.223.420

2004

1.239.932

2005

1.241.397

2006

1.315.102

2007

1.325.000

2008

1.303.787

2009 (aurreikuspena)

 

1.350.000




KANPAINARI BURUZKO ALDERDI NABARMENGARRIAK

Bere horretan dirau izendapenean dauden gaztandegien kopurua gehitzeko joerak, eta joera handitu egin da gainera azken kanpainan, 2004az geroztik izan den izan den igoerarik handiena.

Gaztandegi berriak txikiak dira eta batzuek ustiapenetatik lortutako esnez egiten dituzte gaztak eta beste batzuek esnea beste gazta ekoizleei erosten diete, edo kooperatibak dira besteak.

Aurten nabarmengarria da gaztandegietako jabeen gaztetasuna. Kanpainan sartutako zazpi gaztandegien artetik, hiru nafarrak dira, bi arabarrak, bat gipuzkoarra eta bestea bizkaitarra.

Ekoizpenaren aurreikuspenari dagokionez, datuak formalki ixtear daudela, aurten gorakada nabarmen izan dugu, 2008ko kanpainan zehar izandako beherakada berreskuratu eta gainditu ere egin da.

Beti gogorarazten dugun bezala, latxa ardiaren esnea ingurugiroko baldintzei lotuta dago. Baldintza klimatologikoek eragina dute ekoizpenean, eta urte batetik bestera alde batzuk egon daitezke, eta nahiz eta ez oso nabarmenak izan, Idiazabal Jatorriko Izendapenaren historian zehar goranzko joera dago.

Aurten ere Jatorri Izendapeneko gaztandegiak emaitza ezin hobeak lortzen ari dira estatu mailako eta nazioarteko lehiaketetan.

 


 

EUSKAL JAIETAKO AZOKA BEREZIA – HISTORIA LABURRA

Ordiziako lehenengo azokak San Bartolomé (XI-XII m.) baselizaren inguruan egin ziren, orduko garaiko ordiziarrak eta ingurukoak elkartzeko tokia zen. Orduko lehen topaketa komertzialak finkatu eta arautu egin ziren Ordiziako gunea Hiribildu bihurtu zenean eta Ordiziak Gasteizko Forua lortu zuenean.

1268an Ordiziako hiribilduak Gasteizko Forua lortu zuen, beste pribilegio batzuen artean, altxor publikoari ezer ordaindu gabe, herritarrek funts-ondasunak saldu, erosi edota izateko erabateko ahalmena zutelako.

1512ko maiatzaren 15ean Joana erreginak asteazkenetan azoka frankoa egiteko
errege-baimena eman zion Ordiziari, urte horretako martxoaren 18an izan zen suteak herria hondatu ondoren, azokaren bidez hori berau berreraikitzen laguntzeko. Hala ere, ziurrenik, lehenagokoa izango da.

1614an, San Bartolome egunez urtero azoka berezia egiteko eskumena eman zion erregeak eta, gerora, azoka egun hori irailaren 8ra aldatu zen. Horixe da, hain zuzen, Euskal Jaietako egungo Azoka Bereziaren jatorria.

Euskal Jai hauen ospakizunei buruzko erreferentzia ugari dago; adibidez, 1904an Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Hiribilduko Udalak antolatu zituzten eta hainbat lehiaketa egin ziren jai haien barnean: txahalak, bertako eta kanpoko zezenak, zaldiak eta astoak, txerriak, untxiak, bertako nekazaritza-produktuak –gurina, eztia, argizaria, sagarrak, madariak, gazta–, nekazaritzarako makinak, etab. 2004 urtean festa hauen lehen urteurrena ospatu zenez Ordiziako Udalak jatorria ikertu zuen.

Jai hauen iturburua Anton Abaddia zientzialari eta bidaiari nekaezinak antolatzen zituenetan aurki dezakegu; izan ere, gizon hori ekintza hauetan ere aritzen zen, euskara eta euskal kanten azterketan aritzeaz gainera. Abaddia jaunak 1853an Urruñan Euskal Jaiak bultzatu zituen, eta euskal sentimenaren hainbat alderdik zuten topalekua jai horietan

1904an Ordizian egin ziren Euskal Jaiei dagokienez, historiak garrantzitsutzat jo zituen, eta Batzorde Berezia sortu zuten garai hartako alkateak, Salustiano Iturriozek, eta beste hainbat pertsonek. Herriko kaleak eta udaletxea apaindu egin zituzten eta Euskal Jaien bizkarrezurra gaur egun oraindik ere izan ohi diren ekitaldiekin osatu zen.

Asteazkenero egiten diren “ohiko” azokez gain eta estreinatu den ostiralekoaz gain, urtero azoka bereziak antolatzen dira, azpimarratzeko modukoak honakoak: Gabonetako ez-ohiko azoka, Artzain Eguna, Arabar Errioxako ardo azoka, Erdi Aroko azoka, Artisaualdia…



LATXA ARDIAREN ESNEZ ARTZAINEK EGINDAKO GAZTA-LEHIAKETA - HISTORIA

Badakigu iraileko azoka berezian gazta-lehiaketa egiten dela 1904. urtetik gutxienez. Urte horretan, Euskal Jaietan bertako ardi-gaztaren lehiaketa egin zen eta hauexek izan ziren lehiaketa haren emaitzak:

1. Francisco Mª Muñoz (Zerain). Saria: 30 pezeta

2. Martin Jose Irastortza (Zaldibia). Saria: 20 pezeta

3. Jose Antonio Elortza (Idiazabal). Saria: 10 pezeta

 

Gaur egun izaten den gazta-lehiaketa 60ko urteetan hasi zen eta, orain arte, urtero ospatu izan da.

Horrela, 1962ko irailaren 5ean, Euskal Jaietan izan zen gazta-lehiaketaren berri eman zuten egunkariek eta hauexek izan ziren urte hartako emaitzak:

1. Santos Lopez, Okondogoienakoa (Araba) 250 pta.

2. Indalecio Martinez, Araiakoa (Araba) 100 pta.

3. Martin Martinez, Araiakoa (Araba) 100 pta.

4. Jose Mª Oyarbide, Urbasakoa (Nafarroa) 100 pta.


1964az geroztik, Kutxak babesten du lehiaketa.

Badakigu 1972an hogei artzainek parte hartu zutela.

1973an irabazlea Juan Aldasoro zegamarra (Aizkorri – Sancti Spiritu) izan zen eta 3.000 pezeta eta Kutxaren garaikurra jaso zituen.

1974an gazta-lehiaketaren araudia idatzi zen eta honako izena eman zitzaion: LATXA ARDIAREN ESNEZ ARTZAINEK EGINDAKO GAZTEN I. LEHIAKETA.

Urte horietan guztietan, epaimahaia hiribilduko gastronomia elkarteetako bi ordezkarik eta ardi-gazta kontuetan adituak ziren bi pertsonek osatu zuten, Jose Castillo eta Jose Maria Busca Isasiren gidaritzapean.

1980ko irailaren 10ean, VII. lehiaketan, EUSKAL SUKALDARITZA BERRIKO fundatzaileek hartu zuten parte epaimahaian: Juan Mª Arzakek, Pedro Subijanak, Karlos Argiñanok, Jose Juan Castillok; horiekin eta gastronomi-elkarteetako ordezkariekin batera, epaimahaian CAMBIO 16 aldizkariko Xavier Domingo kazetariak ere hartu zuen parte. Urte horretan berrikuntza nabarmen eta garrantzitsu bat izan zen: gazta erdia ENKANTEAN saldu zen (bildutako dirua Ordiziako Zaharren Egoitzarentzat izan zen). Lehenengo enkantean, Arzakek 12.000 pezetaren truke erosi zuen Jose Antonio Etxabe Barandiaran zaldibiarrak (Aralar-Konporta) egindako gaztaren erdia. Arrakasta handia izan zuen enkanteak.


1990eko irailaren 4an Idiazabal Gaztaren Kofradia osatu zen, “latxa ardiaren gazta-lehiaketa garatu eta sustatzeko” helburuz. Izugarrizko eragina izan zuen gertakari horrek lehiaketaren etorkizunean, une horretatik aurrera, Ordiziako Udalaren jarraibideak betez, Kofradia bera arduratu baita lehiaketa antolatzeaz.


1992an Juan Mª Arzak izendatu zuten Gazta-Lehiaketako Epaimahaiko Presidentea.

2000. urtetik aurrera, lehiaketan parte hartzen duten gazten jatorria ziurtatzeko berme nahikoa izan arren (irabazten duen gaztaren analisia, egilea artzaina dela erakusten duen ziurtagiria…), gazta-lehiaketak aldaketa nabarmenak izan ditu, lehiaketan parte hartzen duten gazten jatorriari buruzko bermeak indartu nahian.

Oinarri berrietan baldintza zehatzagoak ezarri dira eta, horien artean, hauexek nabarmenduko ditugu:

1. Lehiaketan parte hartu nahi duten artzainek aurrez eman behar dute izena.

2. Gaztek KASEINA-PLAKA eduki behar dute

3. Artaldeek gutxienez 100 ardi izan behar dituzte eta soilik latxa arrazako ardiak onartuko dira bertan.

4. Nekazaritzako Gizarte-Segurantza alta emanda izan behar dute parte hartzen duten artzainek.

5. Halaber, artzainek, gazta egiteko OSASUN ERREGISTROAN titularrak izan behar dute.

6. Epaimahaia 21 pertsonak osatuko dute, eta zazpi mahaitan kokatuko dira. Mahai bakoitzean hiru epaimahaikide egongo dira: TEKNIKARIA, KAZETARIA eta SUKALDARIA.

Parte-hartzaileak 70-90 artean izaten dira. 1991n hautsi zen errekorra: 109 artzainek parte hartu zuten. Irabazlea Martin Jose Eizmendi Iza izan zen.


1980an Juan Mª Arzakek 12.000 pezeta ordaindu zituenetik Larzabal Jatetxeak 2000. urtean 550.000 pezeta ordaindu zituenera, enkanteak izugarrizko bilakaera izan du; 1986an Sebastian AZPIRIk 115.000 pezeta ordaindu zituen; 1991n Egosarri jatetxeak, 360.000 pezeta; eta 2000. urtean Larzabal jatetxeak 550.000 pezeta. 2002 urtean. 4.100 euro (682.000 pezeta) ordaindu zituen Uranga margolariak. 2003 urtean, berriz, 5.100 euro (850.000 pezeta) ordaindu zituzten Ordiziako POTTOKA tabernako Aitor Urretak eta MARTINEZ jatetxeko sukaldari Xabier Martinezek. 2004an, Lierniako Patxi Erretegiak (Gipuzkoa)12.100 euro ordaindu zituen.

Lehiaketaren irabazleak artzain nafarrak (1990ean Eugenio SAN ROMAN, Altsasukoa), arabarrak (1992an Guillermo ZUGAZUA, Zuhatzu Donemiliagakoa) eta gipuzkoarrak (1994an Kontxi ALDASORO, Mutilokoa) izan dira.



Azken hamar urteetako irabazleak, berriz, hauexek izan dira:

1999. Arantza SEGUROLA OIARTZABAL (Legazpi)

2000. Mª Carmen PEREZ DE ALBENIZ (Munain)

2001. Jose Ignacio GONZALEZ DE HEREDIA (Larrea)

2002. Mª Angeles IÑURRATEGI AROZENA (Zerain)

2003. Pascual LOPEZ DE URALDE RUIZ DE AZUA (Larrea)

2004. Angel ERRAZTI OÑADERRA (Azpeitia)

2005. Jesus ANSOLA JUARISTI (Elgoibar)

2006. J. ARANBURU ELKARTEA (Idiazabal)

2007. Jesus ANSOLA JUARISTI (Elgoibar)

2008. Rikardo Remiro (Eulate)



1984
an, lehiaketa eta, batik bat, Idiazabal gaztaren kalitatea hobetu nahian, “ORDIZIA TXAPELDUN” izeneko lehiaketa berria sortu zen; lehiaketa horretan, hasieran, azken bost urteetan iraileko azokan Ordiziako Gazta Lehiaketa irabazi zuten artzainek parte hartzen zuten soilik. Gaur egun, azken hamar urteetako irabazleek hartzen dute parte, oinarrietan zehazten den legez.

IDIAZABAL GAZTAREN JATORRIZKO IZENDAPENAK 1989az geroztik parte hartzen du lehiaketan eta horrek ematen dituen aholkuek eta jarraibideek izugarrizko garrantzia dute; artzainen elkarteek ere laguntza paregabea eskaintzen dute.

Orain dela hogeiren bat urte URREZKO KUTXA GARAIKURRA sortu zen. Azken 10 urtetako txapelketetan lehen postua hiru aldiz irabazi duen gaztagileari ematen zaio sari hau. Oraindik ez da sari hau banatu.

 



ORDIZIAKO GAZTA TXAPELKETETAN 1984TIK AURRERA IRABAZLE IZAN DIREN ARTZAINAK:

1984 Ignacio Imaz Irizar (Idiazabal)

1985 Santos Fernández Machinabeita (Alsasua)

1986 Eugenio San Román Txitxarro (Alsasua)

1987 Rosita Agirre Murgi (Eulate)

1988 Jesús Mª Imaz Insausti (Idiazabal)

1989 Nicolás Remiro Murgialdaiz (Eulate)

1990 Miguel Mª Agirre Amiano (Alegia)

1991 Martín José Eizmendi Iza (Errezil)

1992 Guillermo Zugazua Saez de Nanclares (Zuazo de San Millan)

1993 Julián Etxeberria Iztueta (Berastegi)

1994 Mª Concepción Aldasoro Begiristain (Mutiloa)

1995 Félix Goiburu Errazkin (Segura)

1996 Domingo Goiburu Urrestarazu (Idiazabal)

1997 Jesús Aramburu Urbieta (Idiazabal)

1998 Jose Luis Pérez de Albeniz (Egino)

1999 Arantza Segurola Oiarzabal (Legazpia)

2000 Mª Carmen Pérez de Albeniz (Muniain)

2001 Jose Ignacio González de Heredia (Larrea)

2002 Mª Ángeles Iñurrategi Arocena (Zerain)

2003 Pascual López de Uralde Ruiz de Azua (Larrea)

2004 Ángel Errazti Oñaderra (Azpeitia)

2005 Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar)

2006 J. Aranburu Elkartea (Idiazabal)

2007 Jesus Ansola Juaristi (Elgoibar)

2008 Rikardo Remiro (Eulate)

 



EUSKAL JAIAK 2009 EGITARAUA

 

Irailaren 4an, ostirala

Gaueko 10:00etan: Plaza Nagusian, Alur dantza taldearen “Sua” ikuskizuna


Irailaren 5ean, larunbata

Egun osoan Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:30 – 13:30 eta arratsaldean 16:00 – 19:30.

Arratsaldeko 7:30etan: Erraldoien Alardea, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

Gaueko 9:30etan: Plaza Nagusian, “Eusko dance live 2009” ikuskizuna.

Irailaren 6an, igandea

JUBILATUEN EGUNA

Goizeko 9:00etan, goiz eresia Trikitilarien eskutik.

Goizeko 12:00etan, Meza Nagusia.

Arratsaldeko 2:15etan, jubilatu eta pentsiodunen bazkaria Beti-Alai pilotalekuan.

Segidan, dantzaldia orkestra batez alaitua.

Irailaren 8an, asteartea

Arratsaldeko 5:30etan, Plaza Nagusian, “Bertako produktuekin egindako Elkarteen arteko XIX. Sukaldaritza Lehiaketa” eta “Goierriko odolki onenaren XV. dastaketa-lehiaketa”.

Arratsaldeko 6:30etan, Plaza Nagusian Erraldoien irteera, trikitilariek eta txarangak lagundurik.

 

Irailaren 9an, asteazkena

Goizeko 9:00etan, Goiz eresia Ordiziako txistularien eta trikitilarien, Tolosako dultzaineroen eta Zumarragako trikitilarien eskutik.

Goizeko 10:00etan, gazta, ganadu, fruta eta barazkien, lumagorrien eta perretxikoen erakusketa eta lehiaketak. (ikus esku programak)

Goizean: Euskal Herriko kalitatezko jaki eta edariak ikusgai: Elikadura osasuntsua, bertakoa eta kalitatezkoa” argitalpena banatuko da. Tokia: Joxe Miel Barandiaren enparantza.


Eguerdiko 12:00etan, Joxe Migel Barandiaran plazan, fruta, barazki eta perretxiko lehiaketen sari banaketa.

Eguerdiko 12:30etan, Garagartza plazan, ganadu eta lumagorri lehiaketen sari banaketa. Segidan, bertsolarien, dultzaineroen eta trikitilarien saioak.

Eguerdiko 13:00ean, Beti-Alai pilotalekuan, gazta lehiaketaren sari-banaketa.

Arratsaldeko 17:30etan, Beti-Alai pilotalekuan, profesionalen arteko eskuzko pilota partidak:

1.Partida: Saralegi – Zabala / Mendizabal I - Iza

2.Partida: Olaizola II – Mandizabal II / Bengoetxea VI - Begino

Arratsaldeko 19:30etan, Jose Migel Barandiaran plazan, “Urrezko Aizkolari Txapeldunaren Liga 2009. Aizkolariak: Floren Nazabal, Angel Arrospide eta Iñaki Azurmendi. Harrijasotzaileak: Iñaki eta Inaxio Perurena.

Irailaren 11an, ostirala

Gaueko 10:00etan: Plaza Nagusian, “Nahia” dantza taldearen ikuskizuna.

Irailaren 12an, larunbata

Egun osoan Haurrentzat parkea puzgarriekin, Beti Alai Pilotalekuan: goizean 11:00 – 13:30 eta arratsaldean 16:00 – 20:00

Arratsaldeko 7:00etatik aurrera, euskal dantzen erakustaldia herriko kaskoan Alkarkide (Alkartasunako dantzari ohiak) taldearen eskutik.

Arratsaldeko 7:00etatik aurrera, Plaza Nagusian, “Sagardo-festa”, sagardoen dastaketa.

Gaueko 10:15etan, Barrena Kultur Etxean, Jon Enbeitaren “Gitarra lagun” ikuskizuna